Ispaster

Kaixo Bidaiariok!

Pasa den astean Ispasterrera joan ginen. Ispaster Ea eta Lekeitio artean dagoen herri txiki bat da. Eguraldi ona zela eta bertako harrizko hondartzara joan ginen arratsalde pasa.

Ispasterrera heltzeko Mungiatik abiatu ginen, baia Zornotzatik ere joan daiteke. Lekeitioko bidea jarraituz Ispasterrera hedu ginen. Herri txikia da, eta han birritan galdetu eta gero hondartzarako bidea topatu genuen. Kotxea aparkalekuan utziz aldats behera joan ginen Ogeiararte, hau baita hondartzaren izena.

Ogeia harrizko hondatza txiki bat da. Han etzanda egon ahal izateko estrategikoki egin behar duzu, bestela hurrengo egunean gorputzeko atal guztiak minduta eukiko dituzu. Ondorengo argazkian ikus daitekeen bezala oso leku polita da. Oso lasaia.

Ogeia - Ispaster

Beraz, plan alternatibo gisa oso ondo dago. Bizkaiko kostaldeak gauza politak baititu. Hori bai, joan ezkero, txankleta gogrrak eraman!! Oinak ondo babesteko!!

Donostia

Kaixo lagunok!

Ikusten duzuen bezala gaurkoan Donostiaz hitz egingo dizuegu. Orain dela urte bi joan ginen asteburu pasa Gipuzkoako hiriburura. Ondo baino hobeto pasa genuen hango kaleetatik paseoan. Erlaxatzeko eta deskonektatzeko leku ederra da. Ondoren ikusi genituen zenbait leku zerrendatuko ditugu:

  • Ondarreta, Kontxa eta Zurriola hondartzak.
  • Alde Zaharra eta bertoko pintxoak.
  • Igeldo
  • Haize orrazia (Eduardo Txillidarena).
  • Santa Klara uhartea.
  • Miramon parkea.

Hauetaz gain, badaude beste asko. Baina zuok deskubritu beharko dituzue Bizkaiko Golkoko hiriburu hau bisitatzean.

Donostia

Bertan mota guztietako ostatuak daude. Interneten kontsultatu edota gure Ostatuen orrialdea begiratu.

ONDO PASA DONOSTIAN!!

Ondo etorriak

Ondo etorriak gaur nora? blogera. Blog honetan munduko zenbait tokitako argazkiak eta gomendioak aurkeztuko ditugu. Gure ideia zera da, blog honi esker opor edo asteburu pasetarako ideia gehiago eskuratzea. Beraz, ondo etorriak izan eta nahi bezain beste komentario idatzi!!

Besterik gabe,

4-pyramid-giza

Hello world!

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!


Egutegia

Otsaila 2010
M T W T F S S
« Jun    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Artxiboa